Itxi

Beste kirolak

47. edizioa

Abrha Milaw etiopiarrak irabazi du Behobia-Donostia

ERREDAKZIOA

Abrha Milaw etiopiarra gailendu da 47. Behobia-Donostia lasterketan 1h.02.57ko denborarekin. Emakumezkoetan Trihas Gebre etiopiarra errekorra lortu du 1h.08.07ko denborarekin.

  • Behobia-Donostiako parte-hartzaileak. Argazkia: EFE.

    Behobia-Donostiako parte-hartzaileak. Argazkia: EFE.

Behobia-Donostiako lasterketan parte-hartzaileen errekorra lortu da 23.400 korrikalarirekin. Etiopiako Abrha Milaw izan da 47. edizioko Behobia-Donostiako garailea. Erritmo biziko lasterketa izan da, ez du korrikalaririk ihes egin eta emozioa bukaerara arte mantendu da. Habush izan da bigarrena eta Alejandro Martinez hirugarrena. Helmuga zeharkatu duten lehen gipuzkoarrak Jon Arozena eta Asier Cuevas izan dira, bosgarren eta seigarren postuan.

Emakumezkoen kategorian Tirha Gebre gailendu da 1h.08.37ko denborarekin eta Rocio Riosek 1998an ezarritako errekorra hautsi du. Claudia Behobide izan da lehen gipuzkoarra, hirugarren postuan 1h.14.22ra.

Behobia-Donostiako denbora ofizialak:

Ginozezkoetan
1. Assefa Abrha Milaw (ETH) 1.02:57
2. Akebom Hadush (ETH) 1.03:11
3. Alejandro Martínez 1.03:33
4. Jaume Leiva 1.03:48
5. Jon Arozena 1.03:50
6. Asier Cuevas 1.04:13

Emakumezkoetan
1. Tirhas Gebre (ETH) 1.08:07 (errekorra)
2. Hiwot Kashu (ETH) 1.13:23
3. Claudia Behobide 1.14:22