Beste kirolak
Hegoafrikako jokalaria
Errugbia: Solly Tyibilika tiroka erail dute Lurmutur Hirian
A.B.
Erredakzioa
Hegoafrikako selekzioarekin entsegu bat sartu zuen lehen jokalari beltza izan zen. Poliziak jakinarazi du identifikatu gabeko bi pertsona diskotekan sartu eta tiroka hasi zirela jokalaria harrapatuz.
-
Solly Tyibilika Hegoafrikako selekzioko jokalaria. Argazkia: AS Rugby
Solly Tyibilika Hegoafrikako selekzioko errugbi jokalaria erail egin dute Lurmutur Hiriko diskoteka baten. Poliziak jakinarazitakoaren arabera identifikatu gabeko bi pertsona diskotekan sartu eta tiroka hasi ziren. Halako baten jokalaria jo zuen tiro batek.
Tyibilika 32 urterekin hil da eta bera izan zen Springboks ezizenaz ezagutzen den Hegoafrikako selekzioarekin entsegu bat lortu zuen lehen jokalari beltza.