Itxi

Beste kirolak

1. kanpamentuan

Txikonek Manasluko 2. kanpamenturainoko ekipatze-lanei ekingo die ostegunean

A. A. | EITB MEDIA

Euskal alpinistak onartu duenez "hotz handia" egiten du, baina oso animatuta dago, eguraldi ona dutelako.

  • Alex Txikon en plena ascensión.

    Alex Txikon en plena ascensión. Foto: Phelipe Eizagirre

Alex Txikon eta bere taldea 1. kanpamentuan (5.800 metrora, gutxi gorabehera) ari dira gaua pasatzen, kanpamentu nagusitik bertara lau ordukoigoera egin ostean. "Esfortzu handia egin dugu, material asko igo behar genuelako. Oso kargatuta igo gara. Denda barruan nago Cheppalekin. Gainerakoak beste dendetan daude lo egiten. Jipoi handia izan da iritsi garen bezala dena muntatu behar izatea", adierazi du Txikonek

Euska alpinistaren esanetan, tenperatura oso baxuei aurre egin behar izaten ari dira: "Sekulako hotza egiten du, 20 gradu zero azpitik, baina ondo eta oso animatuta gaude. Eguraldiak laguntzen badigu, datozen egunetan gora egiten jarraitu ahal izango dugu".

Alabaina, lehenago oztopo handi bat gainditu beharko dute: 1. kanpamentua eta 6.500 metro inguruko altueran jarriko duten 2. kanpamentua bereizten dituen "pitzadura handi, itsusi eta korapilatsu bat", hain zuzen ere. "3 eskailera ditugu, baina gehiago beharko ditugu pitzadura pasatu ahal izateko", azaldu du irratiz. Manasluko kanpamentu nagusitik bere aurrerapausoak arreta handiz jarraitzen dituzten espedizioko kide batzuk hurbilduko dira materiala eramate.

Eguraldiari dagokionez, badirudi oraingoz alde dutela. "Uste baino haize gutxiago dugu eta aurrera egin ahal izan dugu. Ea hurrengo orduetan denak berdin jarraitzen duen. Gaur gaua hemen igaroko dugu, eta egunak argitu eta berehala berriro martxan jarriko gara 2. kanpamenturaino ekipatzen saiatzeko".