Itxi

Beste kirolak

Tokio 2021

Kako Aranburu tiratzaileak brontzea irabazi du Marokoko Sari Nagusian

EITB MEDIA

60tik 43 plater hautsi zituen Kakok: Iraitz Etxeberria gaztea hamabosgarren sailkatu zen.

  • Juan Jose ‘Kako’ Aranburu

    Juan Jose ‘Kako’ Aranburu. Argazkia: Basque Team

Getxo, 2021eko otsailaren 1a. Juan Jose 'Kako' Aranburu Basque Teameko beka duen tiratzaileak brontzezko domina irabazi du asteburuan, skeet modalitatean, Rabaten jokatutako Gran Prix txapelketan.

Irundarrak lehen postuan bukatu zuen lehen jardunaldia, larunbatekoa, eta Iraitz Etxeberria gaztea hamabosgarren sailkatu zen. Finalean, 60tik 43 plater hautsi zituen Kakok, Saif Bin Futaism arabiarraren (52) eta Rashid Hamad katariarraren (54) atzetik geratuz. Etxeberria hamabosgarren izan zen atzo.

2021eko lehen nazioarteko txapelketa izan da hau, baita 2020an koronabirusaren ondorioz piztu zen osasun krisiaren ostean egindako lehena ere.

Nabarmendu behar da Kako Aranburuk Tokioko Jokoetan parte hartzeko txartela lortzeko borrokan jarraitzen duela.