Beste kirolak
ATLETISMOA
Elena Loyo arabarra Tokioko Olinpiar Jokoetan izango da
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Zuiako atletak bere marka pertsonala ondu du Valentziako maratoian, eta ondorioz, Euskadiko errekor berria ezarri du, 2 ordu, 28 minutu eta 25 segundoko denborarekin.
-
Elena Loyo helmugan sartzen, Valentziako maratoia amaitu ostean.
Elena Loyo atleta arabarrak 2021eko Tokioko Olinpiar Jokoetan parte hartzeko gutxieneko marka lortu du igande honetan, Valentziako maratoian 2 ordu, 28 minutu eta 25 segundoko denbora egin eta gero.
Denbora horrek bere marka pertsonala ontzea ekarri du, eta, bide batez, berea zuen Euskadiko errekorra ontzea.
Twitter bidez zabaldutako bideo baten bidez, BM Bilbao taldeko atleta "oso pozik" agertu da lortutako lorpenengatik.
"Ez da erraza izan, psikologikoki egoera honetan entrenatzea zaila da. Egun perfektua izan behar nuen, hankak ondo ibili behar zuten, eta hori guztia gertatu da. Izarrek bat egin dute eta Tokion egongo garela esan dezakegu ", adierazi du Loyok pozari ezin eutsita.
Mínima olímpica, record de Euskadi y segunda española del @maratonvalencia para @ElenaLoyo3
— Bilbao Atletismo (@atletismobilbao) December 6, 2020
Trabajazo, ZORIONAK! #RoadtoTokyo @_KONSPORTS @bilbaokirolak @BMSupermercados @Guedan_ServDep pic.twitter.com/WFplQ5YrW3