Itxi

Beste kirolak

Kapitainak salatuta

Errugbia: Samoako hautatzaileak 100 txerriko isuna ordaindu beharko du

Erredakzioa

Taldeko kapitainak Zelanda Berriko Munduko Kopan entrenatzaileak eta beste arduradun batzuk izandako portaera txarra salatu zuen Lehen Ministroaren aurrean.

  • Samoako jokalariak beraien dantza egiten Zelanda Berriko Munduko Kopan. Argazkia: EFE

Samoako errugbi taldeko hautatzailea den Tuala Matthew Vaea 100 txerriko isuna ordaintzera zigortu dute Zelanda Berriko Munduko Kopan izandako jarrera txarragatik. Hala jakinarazi du Zelanda Berriko telebistak.

Leauvako Zaharren Batzordeak isun hau jartzea erabaki du. Mahonri Schwalger jokalariak salatu zituen entrenatzailea eta taldeko beste arduradun batzuk Samoako Lehen Ministroaren (Tuilaepa Aiono Sailele) aurrean. Hautatzailea eta beste arduradun batzuk "Munduko Kopa opor bidaia moduan” hartu zutela salatu zuen Samoako kapitainak.