Beste kirolak
Naturgas/BBK Transantartika'11
Vallejo: 'Hego Poloa urruti ikusten da, baina epe barruan gaude'
Erredakzioa
Lurraren irregulartasuna Natugas-BBK Transantartika 2011 espedizioaren martxa moteltzen ari da, baia Iñurrategi, Vallejo eta Zabalza baikorrak dira zailtasun handiak izaten ari diren arren.
-
Espedizioa baikor azaltzen da zailtasunen aurrean. Argazkia: BAT Basque Team
Zailtasunekin jarraitzen dute mendizaleek bart beraiekin izandako azken hartu-emanean jakinarazten ziguten bezala. Proiektua arriskuan jar zezakeen ezbeharra komentatzeko aukera ere izan zuten, alegia, Vallejoren lera 30 metroko sakonera zeukan zulora jauzi eta gutxigatik gasteiztarra eramateko zorian egon zenean. Dena dela, animozondo daude 2.500 metroko altuerara iristeko gutxiago falta delako eta bertan topatuko duten plateuau antartikoan kometa eta lerei etekin guztia ateratzeko momentua iristear dagoelako.
Hasierako helburuetariko bat zeharkaldia eskalada saioren batekin uztartzea baldin bazen ere, Albertok, Juanek eta Mikelek oso zaila ikusten dute gaur egun. Mikel Zabalzaren hitzetan “Mendikatea igaroko dugu laister eta ez dugu egun bat bera ere izan eguraldi itxurosoarekin eskalatzeko eta gaur gertuendaukaguna harri koxkor bat da, txikia, pena merezi ez duena”. Baldintza hauetan lerekin eskalatzeko gune egoki batera mugitzea "denbora eta esfortzu aldetik alperrikakoa izango litzateke eta eguraldiak lagunduko digun ala ez jakin gabe. Helburua guztiz baztertu ez duten arren epe motzean egon daitezken aldaketen menpe utzi dute ahalegina, eguraldiak eta lurraren egoreak baldintzatuta".
Ezbeharraren nahi gabeko protagonistak, Juan Vallejok, bere sentipenak plazaratu zituen atzo: "Bapatean gertatu zenez ez nuen denborarik izan ezer ikusi edota pentsatzeko, hotzeanbegiratuta nondik eror nintekeen eta…" Gasteiztarrak zera azaldu zuen "Pitzadura askoko eremutik gindoazen baina ondo ikusten genituelakoan, 20 edo 25 bat pasata genituen azken hau agertu zenean; nik gainditu nuen baina lerak ez eta horrek zulora eramaten ninduenarrastaka. Sokaz loturik joateari esker geratzea lortu nuen zuloaren sarreran, Alberto iritsi eta lerara lotuta neraman soka moztu zuen arte".
Bere taldekideek gasteiztarraren abdominalak goratu dituzte egoera zail horretanbaina Juanen ustetan "indarrak ez dauden lekutik ateratzen dituzu momentu horretan" eta zera gaineratu zuen "Albertok soka moztu eta sekulako kolpea hartu zuen lerak eta harrigarriena guretzat osorik berreskuratu dugula izan da, tankera honetako ezbeharrik ez badago zeharkaldi guztia amaituko duela lerahorrek". Lera galdu izan ezkero "oso zaila izango litzateke egoera, zeharkaldia arriskuan jartzeko moduko galera".
Orain artekoaren balantzea egiterakoan Vallejoren hitzetan "oso haize gutxi topatu dugu, baina espero genuen hori. Elurraren egoerak bai harritu gaituela, Groenlandian aurkitu genituen sastrugiak eta jakin izan dugunez hemen ohikoak ez direnak. Badirudi neguan izan dituzten ekaitz bortitzek eraginda sortu direla". Gauzak horrela mendizalegasteiztarraren ustez "Hego Poloa oso urruti ikusten dugu baina jarritako epeak ari gara betetzen. 2.500 metroetara heldu bezain pronto orain arte falta izan zaiguna etorriko da; aldeko haizeindartsua eta lurraren baldintza egokiak kilometro sorta ederrak egiteko".
Bestalde Alberto Iñurrategi iritzi berekoa da: “Gure helburua orain plateaura iristea da eta behar ditugun haizeak lagun izatea aurrera egiteko. Badugu beste aukera bat mendebaldera abiatuz eta pitzaduraz eta sastrugis betea dagoen eremu honetatik aldendu”
Aurreko eguneko sustoaren inguruan Albertok dioenez "Ez genuen uste hainbeste egunez ikusten ari garen pitzadurak hain errez hautsiko zirenik, baina kontu handiz gindoazen: lera desagertzen zela ikusi nuenean eta Juan arrastaka eramaten zuela nire hasierako erreakzioa, pentsatu gabe, soka moztea izan zen". Gerora Iñurrategik gaineratu zuen "gertatukoak eragin zuen sustoa baino Juan onik ikustean izan genuen poztasuna geratu zaigu grabatuta".
Taldekideek bezala Iñurrategik ez du etsi nahi orain arte izan dituzten zailtasunak kontutan hartuta, guztiz kontrakoa: "Tankera honetako espedizioetan nahiko ohikoa da 35 metroko zuloak aurkitzea, arriskua oso handia dela konturatzen zara eta zorte ikaragarria izan dugula baina beti begiratzen diogu jarrera baikorrarekin zeharkaldiari. Nahikoa oztopo baditugu aurretik etor daitezkeen arriskuen zama bizkar gainean hartzeko. Gertatu ezkero aurre egiten diegu eta momentua konpontzen saiatzen gara, gero aurrera jarraituz".
Asteazkeneko zeharkaldiaren laburpena hau izan zen hitz gutxitan; 18 gradu zeroz azpiko hotz jasangarria, ikuspen eskasa, haizerik ez eta baldintza hauekin lerak arrastaka eramateko arazoak, zenbaitetan goraka. Guztira, 17 bat kilometro zortzi ordutan. Prebisioen arabera hurrengo egunetan komunikazio arazoak etor daitezke estaldura dela eta.