Publizitatea
Itxi

2021/02/10

18:23

Beste kirolak

Fisikoki ondo aurkitzen da

Juanito Oiarzabal, ospitaleratuta koronabirusak eragindako pneumonia batengatik

Agentziak | EITB Media

Duela 15 egun positiboa eman zuen covid-19an, eta bost egun etxean oso gaizki pasatu ostean Txagorritxun ospitaleratua izan zen.

  • Juanito Oiarzabal

    Juanito Oiarzabal, Radio Vitorian. Argazkia: EITB Media

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Juanito Oiarzabal Txagorritxun ospitaleratuta dago larunbatetik, koronabirusak eragindako pneumonia batengatik. Duela 15 egun positiboa eman zuen covid-19an eta Juanitoren osasun-egoerak okerrera egin zuen 2016an izan zituen birikietako bi enboliak kontuan hartuta.

Mendizale gasteiztarrak Efe Agentziari jakinarazi dionez, covid-19an positiboa eman ostean, bost egun eman zituen etxean oso gaizki pasatzen, eta ospitalera joan behar izan zen, bertan arnasgailu bat jarri ziotelarik.

"Pronostikoa hobea da orain, baina kostatzen ari zait nire aurrekariak kontuan hartuta. Fisikoki ondo nago, eta ez dut sintoma gehigarririk. Hasieran arnasgailu batekin egon nintzen. Orain oxigenodun musuko bat dut, bilakaeraren zain nagoen artean", azaldu du Juanito Oiarzabalek, eta gogoratu du lau egun daramatzala serumarekin eta jan gabe. 

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena