Itxi

Beste kirolak

Snowboard cross

Eguibarrek bigarren egin du Austrian jokatutako Munduko Kopako proban

L.E.A. | EITB MEDIA

Garaipena Alessandro Hammërle austriarrak lortu du.

0:23
Lucas Eguibar

Lucas Eguibar donostiarrak eta Munduko Txapeldunak bigarren egin du Austriako Reiteralm herrian jokatutako snowboardercrosseko munduko txapelketako proban. Bere aurretik Alessandro Hämmerle sartu da.

Duela astebete, Eguibarrek urrea irabazi zuen snowboardercrosseko Munduko Txapelketan, Suediako Idre Fjäll estazioan, eta orain bigarren izan da Reiterlmen, Salzburgoko Schladming lakuaren ondoan. Hirugarren postua Mick Dierdoff estatubatuarrarentzat izan da.

Gaur lortutakoarekin, dagoeneko 13 podium egin ditu Eguibarrek Munduko Kopan.