Beste kirolak
Australiako Irekia
Djokovic jaun eta jabe, Medvedeven aurkako finalean
L.E.A. | EITB MEDIA
Errusiarrak lehen setean bakarrik eutsi dio serbiarraren erritmoari, baina seta eta sakea batera galdu ditu. Ondorengo bietan, Djokovicek ez du apena arazorik izan aurkaria mendean hartzeko.
Novak Djokovic serbiarrak Daniil Medvedev aise gainditu du Australiako Irekiko finalean 7-5, 6-2 eta 6-2. Horrela, serbiarrak Australiako bere bederatzigarren titulua irabazi du; azken hirurak, jarraian.
Munduko lehen tenislaria garaiz sendatu da Taylor Fritzen aurka hirugarren kanporaketan jokatutako partidan izandako lesioaz, eta sasoi betean dagoela erakutsi du errusiarraren aurkako finalean. Medvedevek 20 garaipeneko boladarekin iritsi da finalera.
Garaipen honi esker, Djokovicek bere 18. txapelketa handia irabazi du, eta bi titulura ditu Roger Federer suitzarra eta Rafa Nadal, 20 txapelketarekin.
¿¿¿¿¿¿¿¿ ¿¿ ¿¿¿¿¿¿¿¿¿
The moment @DjokerNole claims his 9th #AusOpen title.#AO2021 pic.twitter.com/2sQVBGF0Wv
— #AusOpen (@AustralianOpen) February 21, 2021