Beste kirolak
Biarritz-Baiona partidan
Jokalari baten aita berdegunera atera zen bere semea defendatzera
Erredakzioa
Bere semea Baionako jokalari batekin borrokan ari zenean sartu zen Lucien Harinordoquy Aguilerako berdugunera. Epaileek balioarik gabe utzi zuten Aretz Iguinizen entsegua.
-
Biarritz-Baiona. Argazkia: Manex Barace
Baionak Biarritzeko Imanol jokalariaren aita, Lucien Harinordoquy, salatuko duela iragarri du. Imanol Baionako jokalari batekin borrokan ari zenean Aguilerako zelaira sartu zen Lucien Harinordoquy, bere semea defendatzeko helburuarekin. Horren ondorioz, baliorik gabe utzi zuten 7. minutuan Baionaren entsegu bat. Bi taldeen arteko 100. derbia zen.
Asteazken honetan salaketa jarriko duela iragarri du Baionak eta Frantziako Ligak ikerketa hasiko duela jakinarazi du.
Guzti horrek "partida baldintzatu" zuela adierazi du Christian Gajanek Avironek zuzendariak. "Eskandalua da eta gainera epaileen akatsa egon zen ondoren", gaineratu du. Biarritzek Baiona gainditu zuen 21-19 markagailuarekin.
Gertakizunaren irudiak: