Itxi

Beste kirolak

Espainia-Argentina (2-0)

Davis Kopa: Ferrerek Del Potro irabazi eta bigarren puntua lortu du

David Ferrerrek Juan Martín del Potro argentinarra garaitu (6-2, 6-7 (2), 3-6, 6-4 eta 6-3) eta Espainiako taldea Davis Kopako finalera hurbildu du.

  • David Ferrer pozik, Juan Martín Del Potro irabazi ostean. Argazkia: EFE.

    David Ferrer pozik, Juan Martín Del Potro irabazi ostean. Argazkia: EFE.

David Ferrer tenislariak garaipen ikusgarria lortu zuen Juan Martín del Potro argentinarraren aurka (6-2, 6-7 (2), 3-6, 6-4 eta 6-3). Aurreneko neurketan Rafa Nadalek Juan Mónacoren kontra lortutako lehen puntuari gehituta, torneoa irabazteko aukerak asko erraztu dira. Garaipen erritmoa jarraituz gero, Espainiako taldeak bosgarren "esnasadera" lortu dezake, bigarrena La Cartuja estadioan, 2004. urtean lortutakoaren ostean.

Lur irabiatuaren gaineko norgehiagoka honekin, Ferrer tenislariak torneoko lehen jardunaldia itxi zuen. Nadalek egindako partidarekin konparatuta, askoz zailagoa izan zen. Alacanteko tenislariak pazientzia eta borrokarekin lortu zuen 4 ordu eta 43 minututan argentinarra menderatzea.

Espainiakoa taldeak 2-0ko emaitza erdietsi du kanporaketako lehen bi neurketak jokatuta. Soilik talde batek lortu du Davis Koparen historian emaitza horri buelta ematea: Australia izan zen 1939. urtean, Estatu Batuak lortutako aldeari buelta emanez. Geroztik, talde bakar batek ere ez du 2-0 kontrako emaitza gainditu.