Itxi

Beste kirolak

Ofiziala

Hiru Haundiak mendi-lasterketa urriaren 9an egingo da

A. B. E. | EITB Media

Antolatzaileek baieztatu dutenez, Hiru Haundiaken XXII edizioa urriaren 9an egingo da. Iaz, proba berta behera geratu zen covid-19 koronabirusaren pandemiaren eraginez.

  • Hiru Haundiak

    Hiru Haundiaken komunikatu ofizialaren irudia. Argazkia: Hiru Haundiak

Hiru Haundiak mendi-lasterketa 2021eko urriaren 9an egingo da. Hala jakinarazi dute antolatzaileek astearte honetan komunikatu baten bidez. Iaz, proba bertan behera geratu zen covid-19 koronabirusaren pandemiarengatik.

"Jakin badakigu urte oso arraroa izan dela denontzat, ohi baino motibazio gutxiagoko entrenamenduak, erlojua aurreko eguna baino segundo batzuk lehenago gelditzean desberdin sentituz… guztioi falta zitzaigun helburu bat jartzeko eta gainditzeko beharra. Itxaronaldi luze honen ondoren, txertoen etorrera eta hartu beharreko osasun-neurrien ezagutza hobeagoari esker, bidea argitzen doala dirudi kirol ekitaldien esparru barruan, beste sektore batzuetan bezala", esanez hasi da ohar ofiziala.

"Horregatik gogo handiz baieztatzen dizuegu Hiru Haundiak ekitaldiaren XXII. edizioa 2021eko urriaren 9an izango dela. Hau aurrera eramateko aire zabalean den ekitaldi baterako neurri guztiak kontuan hartuko ditugu: distantzia soziala, musukoaren erabilera pertsona-kontzentrazio handiko guneetan, irteera mailakatua, hornidura puntuak… hilabete hauetan zehar pixkanaka jakinaraziko dizkizuegunak", gaineratu dute antolatzaileek komunikatuan.