Itxi

Beste kirolak

Golfa

Jon Rahm, berriro ere munduko lehenengo postuan

Barrikako golf jokalariak Ameriketako Estatu Batuetako Irekia irabazi eta gero berreskuratu du postu hori.

  • Jon Rahm

    Jon Rahm

Jon Rahmek munduko sailkapeneko lehen postua berreskuratu du berriro ere.

Barrikako golf jokalariak Ameriketako Estatu Batuetako Irekia irabazi eta gora egin du. Lortzen duen hirugarren aldia da, lehenengoa 2020ko martxoan izan zen Memorial txapelketa gainditu zuenenean, baina bi aste besterik ez zen postu horretan egon. Bigarren aldia urte bereko abuztuan erdietsi zuen PGAko txapelketan 13. amaitu eta gero.

Munduko sailkapeneko lehen hamar postuetan Jon Rahm, Rory McIlroy irlandarra eta AEBko zortzi jokalari daude.

Munduko sailkapena

.1. Jon Rahm (EUS) 9,9874 puntu

.2. Dustin Johnson (AEB) 9,9514

.3. Justin Thomas (AEB) 8,0883

.4. Collin Moriwaka (AEB) 7,5338

.5. Xander Schauffele (AEB) 6,9485

.6. Bryson DeChambeau (AEB) 6,8422

.7. Patrick Cantlay (AEB) 6,4176

.8. Brooks Koepka (AEB) 6,3420

.9. Patrick Reed (AEB) 6,0179

10. Rory McIlroy (IRL) 6,0028