Beste kirolak
Australiako Irekia
Djokovicek eta Murrayk hirugarren faserako txartela lortu dute
Erredakzioa
Bestalde, David Ferrerrek asko sufritu du Rian Sweeting jokalari estatubatuarra bost setetan mendean hartzeko.
Australiako Irekiko iazko finalistek, Novak Djokovicek eta Andy Murrayk, ez dute arazo handirik izan txapelketan aurrera egin ahal izateko.
Djokovicek, iazko txapeldunak, erraztasun handiz irabazi dio Santiago Giraldo kolonbiarrari (6-3, 6-2 eta 6-1) eta hirugarren fasean Nicolas Mahut frantziarraren kontra jokatu du. Murrayk ere ez du zailasunik izan Edouard Roger-Vasselin jokalari frantziarra mendean hartzeko (6-1, 6-4 eta 6-4).
Bestalde, David Ferrerrek espero baino gehiago sufritu du Ryan Sweeting estatubatuarra bost setetan mendean hartzeko (6-7 (4), 6-2, 3-6, 6-2 eta 6-3).
Australiako Irekiko iazko finalistek, Novak Djokovicek eta Andy Murrayk, ez dute arazo handirik izan txapelketan aurrera egin ahal izateko.Djokovicek, iazko txapeldunak, erraztasun handiz irabazi dio Santiago Giraldo kolonbiarrari (6-3, 6-2 eta 6-1) eta hirugarren fasean Nicolas Mahut frantziarraren kontra jokatu du. Murrayk ere ez du zailasunik izan Edouard Roger-Vasselin jokalari frantziarra mendean hartzeko (6-1, 6-4 eta 6-4).Bestalde, David Ferrerrek espero baino gehiago sufritu du Ryan Sweeting estatubatuarra bost setetan mendean hartzeko (6-7 (4), 6-2, 3-6, 6-2 eta 6-3).