Itxi

Beste kirolak

Australiako Irekia

Ferrerrek ezin izan du Djokovic mendean hartu

Erredakzioa

Munduko tenislari onenak ez dio aurkerarik eman Espainiako tenislariari eta, garaipen honekin, Australiako Irekiko finalerdietarako txartela lortu du.

Novak Djokovicek Australiako Irekiko finalerdietarako txartela lortu du, David Ferrerri irabazita (6-4, 7-6 (4) eta 6-1). Espainiako jokalariak oso partida ona egin du, baina ezin izan du aurrera egin ia hiru orduko partida batean.

Xabiako tenislariak duen guztia eman behar izan du eta munduko onenak ahalegin handia egin du horren aurka, bigarren bi setak irabazteko. Ferrer partida bere eremura eramaten saiatu da, hau da, norgehiagoka fisikora, baina Djokovicen jokoaren intentsitateak ez dio Espainiako jokalariari aukerarik eman.

Hartara, finalerdietako partidak erabakita daude; alde batetik, Djokovic eta Murray izango dira, eta bestetik Nadal eta Federer.

Novak Djokovicek Australiako Irekiko finalerdietarako txartela lortu du, David Ferrerri irabazita (6-4, 7-6 (4) eta 6-1). Espainiako jokalariak oso partida ona egin du, baina ezin izan du aurrera egin ia hiru orduko partida batean.Xabiako tenislariak duen guztia eman behar izan du eta munduko onenak ahalegin handia egin du horren aurka, bigarren bi setak irabazteko. Ferrer partida bere eremura eramaten saiatu da, hau da, norgehiagoka fisikora, baina Djokovicen jokoaren intentsitateak ez dio Espainiako jokalariari aukerarik eman.Hartara, finalerdietako partidak erabakita daude; alde batetik, Djokovic eta Murray izango dira, eta bestetik Nadal eta Federer.