Beste kirolak
Atletismoa-Krossa
Bilbok antolatuko du 10.000 metroetako Europako Txapelketa
Erredakzioa
Osloren ordezkoa hartuko du Bizkaiko hiriburuak datorren ekainaren 3an. Bakarkako eta binakako lasterketak burutuko dira.
-
Korrikalari onenak Bilboko Europako Txapelketan batuko dira. Argazkia: EFE
Bilbok Osloren ordezkoa hartuko du 10.000 metroetako Europako Txapelketa antolatzerako orduan. Datorren ekainaren 3an hartuko du lekukoa Bizkaiko hiriburuak. Banakako eta binakako probak burutuko dira gizonezkoen zein emakumezkoen mailan.
Villa de Bilbao Nazioarteko Meetingaren XVI. Edizioko programaren barruan sartuko da proba eta Zorrotzako polikiroldegian burutuko da.
Jose Maria Odriozola Espainiako Atletismo Federazioko presidenteak honakoa esan du Bilbok proba hau antolatzearen inguruan: "Krossak tradizio handia du Euskal Herrian. Garrantzia handia izango du Europako Txapelketak aurten, pistako Europako Txapelketa eta Olinpar Jokoetarako ez baita asko faltako. Atleta askorentzat Olinpiar Jokoetara sailkatzeko azken aukera izan daiteke".