Beste kirolak
Txotxongilo polemikoak
Espainiako kirolariak dopatzen direla salatu du Canal + Frantziak
Erredakzioa
Jose Luis Escañuela Espainiako Tenis Federakundeko presidentea oso haserre azaldu da bideoarekin. "Nahikoa da", idatzi du Twitter sare sozialean.
-
Rafael Nadalen txotxongiloa. Argazkia: Youtube
Txotxongiloen bideo batean federakundeko "anagrama legez kanpo erabiltzeagatik" Canal Plus Frantzia salatuko dutela iragarri du Jose Luis Escañuela Espainiako Tenis Federakundeko presidenteak.
Telebistako bideo horretan, Rafa Nadali trufa egin eta tenislari espainiarra dopatzen dela salatzen du Frantziako telebistak. Gainera, pieza 'Espainiako kirolariek ez dute kasualitatez irabazten' leloarekin amaitzen da. Irudiaren atzealdean Espainiako kirol federakundeetako logotipoak agertzen dira.
Horregatik, Escañuela oso haserre azaldu da. "RFETk Canal Plus France auzitara eramango du anagrama legez kanpo erabiltzeagatik", adierazi du. "Nahikoa da", gaineratu du Twitter sare sozialean.