Itxi

Beste kirolak

Zesta-punta

Floridako Daniako frontoia, ateak ixtear

EITB Media

Enpresaren asmoa da azarotik aurrera zesta puntako partida gehiago ez programatzea Daniako (Florida, AEB) pilotalekuan. Puntista askok kontratua dute 2022ko maiatzera arte, eta 2023ra arte sinatuta dagoen lan-hitzarmen bat dago indarrean.

  • Daniako frontoia

    Daniako frontoiaren irudia. Argazkia: EITB Media

Amerikako Estatu Batuetako Floridan dagoen Daniako frontoia ateak ixtear da. Azarotik aurrera zesta puntako partidarik ez programatzea da enpresaren asmoa, eta horixe jakinarazi diete puntistei, abokatuen bidez.

Itxiera oraindik ofiziala ez den arren, baieztatzen bada, egoera kritikoa izango da puntistentzat. 2022ko maiatzera arte kontratua dute hainbat puntistek, eta 2023ra arte sinatuta dagoen lan-hitzarmen bat dago indarrean.

Momentuz, pilotariak ezin izan dira enpresako arduradunekin batzartu, baina litekeena da bi aldeak datozen egun edo asteetan biltzea.