Beste kirolak
Egun txarra
Espainiako Irekia hirugarrenez irabaztea geroz eta zailago Jon Rahmentzat
EITB MEDIA
Barrikako golf-jokalaria hamabosgarren dago 192 kolperekin (-11); gaur hiru 'bogey' eta 'bogey bikoitz' bat egin du.
-
Jon Rahm
Munduko sailkapeneko lehen postuan dagoen Jon Rahmek ahazteko jardunaldia bizi du gaur Madrilen Espainiako Irekian.
Barrikakoa hamabosgarren dago 192 kolperekin (-11) gaur hiru 'bogey' eta 'bogey bikoitz' bat egin du eta gero.
Larunbata bigarren postuan hasi du Rahmek, baina berak aitortu duen bezala, 'dena gaizki atera da'. Adrian Arnaus eta Wil Besseling jokalariekin batera lehiatu da eta beti euren atzetik egon da.
Hirugarren zuloan 'bogey' bat egin du eta bosgarrenean 'bogey bikoitza' eta nahiz eta zazpigarren eta bederatzigarren zuloetan 'birdie'-a egin gauzak ez dira hobetu. Hamahirugarren zuloan beste 'bogey' bat egin ondoren golf-makila hartu eta lurraren kontra indarrez jo du bizkaitarrak.
Espainiako Irekia amaitzeko jardunaldi bat falta denean Rafa Cabrera Bello liderra sei kolpetara du.
Jon Rahmek 2018an eta 2019n irabazi zuen txapelketa hau eta oso zaila du Severiano Ballesterosen hirurak berdintzea (1981, 1985 eta 1995).