Beste kirolak
Pertikan
Naroa Agirre, Espainiako txapelduna hamargarrenez
Erredakzioa
4,35eko markarekin lortu du. Hirugarren saiakeran, listoia ukitu du Agirrek baina ez du bota eta Pineroren huts egitea baliatu du titulua eskuratzeko.
Naroa Agirre donostiarrak hamargarrenez irabazi du Espainiako txapelketa, pertika modalitatean. 4,35 markarekin Anna Pinero gainditu du Sabadellen.
4,35ak izan dira erabakigarri. Hirugarren saiakeran, listoia ukitu du Agirrek baina ez du bota eta Pineroren huts egitea baliatu du titulua eskuratzeko.
Orain ikusteke dago Naroaren erabakia zein den. 32 urte ditu eta lanean jarrai dezako edo atletismoari agur esan.