Itxi

Beste kirolak

Eskubaloia

Txapeldunen Ligako finalerdiak urrun ditu Itxakok

Erredakzioa

Nafarrek Norvegiako Larviken aurka berdindu dute etxean (19-19) eta finalerdietarako txartela asko zaildu zaie. Hala ere, matematikoki aukerak dituzte oraindik ere.

  • Itxako. Argazkia: EITB

    Itxako. Argazkia: EITB

Asfi Itxako Navarrak berdinketa lortu du Norvegiako Larvik taldearen aurka etxean jokatutako Txapeldunen Ligako final-laurdenetako itzuliko partidan. Finalerdietarako txartela asko zaildu zaio talde nafarrari.

Matematikoki aukerak dituzte oraindik ere. Horretarako liderra, Hungariako Györi, eta Midtylland gainditu beharko ditu. Norvegian ere berdinketarekin bukatu zen norgehiagoka, baina 23na, beraz sailkapenean berdintzekotan Itxakorentzat izango litzateteke txartela.

Fitxa teknikoa:

19 - Asfi Itxako Navarra (12+7): Navarro, Barno, Zebic, Martin (3, bi penaltiz), Fernandez, Fachinello eta Barbosa (6). Egozkue (1), Sopronyi, Pinedo (1), Aguilar (3), Tervel (1), Aguirre, Alonso (4 penaltiz) eta Milenkovic (p.s.) jokalariek ere jokatu zuten.

19 - Larvik (6+13): Leganger, Blanco (1), Kristiansen (2), Johansen, Breivang (5), Riegelhuth (6, 4 penaltiz), etq Sulland (3).  Larsen, Breistöl (1), Rantala, Mörk, Wibe eta Kurtovic (1) jokalariek ere jokatu zuten.

Markagailua bost minuturo: 1-1 ; 2-3 ; 3-3 ; 5-5 ; 8-5 ; 12-6 ; 13-11 ; 15-12 ; 15-15 ; 16-16 ; 18-17 ; eta 19-19.