Beste kirolak
Elkarrizketa
Nadal: 'Aholku txarrak jarraituz, enpresak Gipuzkoara mugitu genituen'
Erredakzioa
Tenistak adierazi duenez, enpresak Gipuzkoan helbideratu zituen, baina ez zuen "etekinik" lortu.
-
Rafa Nadal tenis jokalaria. Argazkia: EFE.
Rafa Nadal tenis jokalariak esan du berak "jokatu" besterik ez duela egiten, eta "gai ekonomikoak" bere taldearen la direla gaineratu du. Bere garaian, "aholku txarrak jarraituz", bere enpresak Gipuzkoan helbideratu zituela azaldu du, baina "etekin fiskalik" ez zuela lortu azpimarratu du.
"Nik ez ditut gai ekonomikoak kontrolatzen, nik tenisean jokatu egiten dut. Errealitatea oso ezberdina da. Donostiako zenbait pertsonarekin erlazioa geneukan, eta jende horrek enpresak Gipuzkoan helbideratzea eskaini zigun. Etekin fiskalak lortuko genituzkeela esan ziguten", adierazi du TVEri eskainitako elkarrizketan.
"Aholku txar horiek jarraituz, sozietateak Gipuzkoan helbideratu genituen, baina ez genuen etekinik lortu. Orduan, Mallorcara bueltatzea erabaki genuen, eta hori da bizi dugun egoera", esan du.
Zergak Balear Uharteetan ordaindu dituela azaldu du Rafa Nadalek.
Bere egunean, Gipuzkoako Foru Aldundiak Rafa Nadal tenis jokalariak 2006 eta 2011 artean lurraldean helbideratuta izan zituen elkarteak ikertzen ari direla adierazi zuen.