Itxi

Beste kirolak

Azaroaren 10ean

Asteazkenean, eskubaloiko jardunaldia

EITB Media

Bidasoa Irunek eta Anaitasunak Asobal Ligako partida dute, eta Zuazo Barakaldok eta Super Amara Bera Berak, Ohorezko Mailakoak.

  • Super Amara Bera Bera taldea

    Super Amara Bera Bera taldea

Asteazken honetan, emakumezkoen eta gizonezkoen eskubaloi txapelketetako partidak jokatuko dira.

Asobal Ligan, Anaitasunak Bartzelona liderrari egingo dio bisita, eta Bidasoa Irunek Cuenca (hamahirugarren tokian dago sailkapenean) hartuko du etxean.

Emakumezkoen Ohorezko Mailari dagokionez, sailkapeneko lehen postuan dagoen taldea, Super Amara Bera Bera, zazpigarren dagoen At. Guardesen aurka arituko da, eta Zuazo Barakaldok aurkari gogorra izango du aurrean, Rocasa (sailkapeneko bigarrena) hartuko baitu.

ASOBAL LIGA

10. jardunaldia

M. Cangas - Puente Genil
Antequera - Benidorm
B. Sinfin - Bada Huesca
C. E. Ademar - Valladolid
Logroño - Torrelavega
Nava - Granollers
Bartzelona - Anaitasuna (19:00)
Bidasoa Irun - Cuenca (20:30)

OHOREZKO MAILA

9. jardunaldia

Gijón - Lanzarote
Granollers - H. S. Quirze
Elx - Malaga
Porriño - S. Tenerife
Morvedre - Valladolid
Zuazo Barakaldo - Rocasa G. C. (20:20)
At. Guardes - Super Amara Bera Bera (20:45)