Itxi

Beste kirolak

Tenisa

Zverevek Djokovic garaitu du eta Medvedeven aurka jokatuko du finala

I. G. | EITB MEDIA

Djokovicek ez zuen hasierako partzialeko set-puntua aprobetxatu eta alemaniarra garaipenarekin atera zen 'tie-break'ean.

  • Zverev eta Djokovic

    Zverev eta Djokovic. Irudia: EFE

Alexander Zverev tenislari alemaniarrak Novak Djokovic serbiarra kanporatu du larunbat honetan Turinen jokatzen ari diren ATP Finaletan (7-6 (4), 4-6, 6-3), eta Daniil Medvedev errusiarrarekin lehiatuko da finalean 'maisu' titulua lortzeko. Azken honek ez zion garaipenerako aukerarik eman Casper Ruud norvegiarrari (6-4, 6-2).

Djokovicek ez zuen hasierako partzialean lortutako set-puntua aprobetxatu eta alemaniarra garaipenarekin atera zen 'tie-break'ean.

Hala ere, bigarren txandako bederatzigarren jokoan izandako haustura batek lehia berdintzea eta behin betiko hirugarren seta behartzea ahalbidetu zion. Bertan, Zverev 3-1 jarri zen, azkenean garaipena eskuratzeko. Hala, Djokovicek Roger Federerren sei 'maisu' tituluak berdintzeko ametsa zapuztu du.