Itxi

Beste kirolak

Baieztatuta

Bidasoa Irun vs Pfadi Winterthur HB partida atzeratu egin da

EITB MEDIA

Talde gipuzkoarrean hainbat positibo izan dira koronabirusean eta ondorioz partida ez da asteartean jokatuko.

  • Bidasoako jokalariak

    Bidasoako jokalariak

Bidasoa Irunek jakitera eman du du gaur goizean klubeko hainbat profesional (tartean jokalariren bat) positibo eman dutela eta astearteko Pfadi Winterthur HBen aurkako neurketa, ligaxkako laugarrena, atzeratzea eskatu egin du.

Bidasoako klubak osasun agintari eta kirol agintariekin harremanetan izan da eta Jacobo Cuetaren taldea erantzunaren zain izan da goiz osoan.

Azkenean lortu egin dute Europako Eskubaloiko Federazioak partida atzeratzea. Berez, asteartean, iluntzeko 20:45ean jokatu behar zen partida Suitzan eta orain data berri bat bilatu behar dute bi klubek.