Beste kirolak
Errugbia
Galesek irabazi du Sei Nazioen Txapelketa
Erredakzioa
Frantzia gainditu dute (16-9) bosgarren jardunaldiko partidan. "Grand Slam"a ere eskuratu du Galesek.
-
Gales, titulua ospatzen. Argazkia: EFE
Galesek irabazi du Sei Nazioen Txapelketa bosgarren jardunaldiko partidan Frantzia 16-9ko markagailuarekin mendean hartuta. Gainera "Grand Slam"a ere eskuratu du.
Garaipena erraz zuten Galeseko gizonek baina hasieratik dena eman dute Frantzia jaia zapuzteko prest zegoen eta. Italia txapelketan sartu zenetik, hirugarren titulua eskuratu du Galesek. Gainera, Italiak Eskozia gainditu du (13-6) eta "Egurrezko Koilara" eskoziarrentzat izan da.