Itxi

Beste kirolak

Bere 19. Masters 1.000

Federerrek irabazi du Indian Wells

Erredakzioa

Suitzarrak John Isner estatubatuarra gainditu zuen 81 minututan, 7-6 (7) eta 6-3.

  • Roger Federer. Argazkia: EFE

    Roger Federer. Argazkia: EFE

Roger Federerrek irabazi du Indian Wells txapelketa finalean John Isner mendean hartuta, 7-6 (7) eta 6-3. Suitzarrak bere hemeretzigarren Master 1000 eskuratu eta Rafa Nadalen marka berdindu du.

Jokatutako azken 41 partidetatik 39 irabazi ditu Federerrek. Australiako Irekian finalerdietan galdu zuen Nadalen kontra eta Davis Kopan Isner beraren aurka.