Itxi

2021/12/19

19:29

Beste kirolak

ATLETISMOA

Iturbe eta Herran Euskadiko txapeldun, Gasteizko Maratoi Erdia irabazita

Agentziak | EITB MEDIA

Onditz Iturbe bizkaitarra 1:18:47ko denbora eginda gailendu da, eta Urko Herran arabarra, berriz, 1:0634ko denbora eginda.

  • Onditz Iturbe, podiumeko lehen tokian

    Onditz Iturbe, podiumeko lehen tokian. Irudia: EITB MEDIA.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Onditz Iturbe eta Urko Herran izan dira azkarrenak Gasteizko Maratoi Erdian. Orotara, 2.500 kirolari baino gehiago bildu dira bertan ibilbideko 21 kilometroak betetzeko.

Goiza hotza izan da Gasteiz aldean eta zirkuitua gorabehera handirik gabekoa, marka onak egiteko aproposa. Helmugan, LEA La Blanca taldeko Urko Herran izan da lehena, 1:06:34ko denborarekin. Garaipen honi esker, Euskadiko eta Arabako txapelak jantzi ditu. 1:26ra Carles Montllor iritsi da eta hirugarren postuan, berriz, Iker Ortiz de Zarate, 1:31ra.

Emakumezkoen lasterketan, eta garaipena Maite Arraizak eramango zuela zirudienean, Bilbao taldeko atletak lasterketa utzi behar izan du. Ondorioz, lehen postua Onditz Iturbe taldekideak lortu du, 1:18:47ko denborarekin. Garaipen honekin, Euskadiko txapelketa ere irabazi du Iturbek.

Arrate Mintegi triatletak ere lasterketa ona egin du eta bigarren izan da helmugan. Berarentzat izan da Arabako txapelketa, 1:21:04ko denbora eginda.

Maite Maiora mendi korrikalaria, Skyrunningeko munduko txapelduna eta Hiru Handiak lasterketako azken irabazlea, marka berria ezarrita gainera, hirugarren izan da

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;