Itxi

Beste kirolak

XXXIX. edizioa

Ordiziako Gabonetako Nazioarteko Igeriketa Txapelketa, zuzenean, ETB4n eta eitb.eus-en

EITB Media

Goi mailako 300 igerilarik hartuko dute parte Euskal Herriko igeriketa txapelketarik garrantzitsuenean.

  • XXXIX. Gabonetako Nazioarteko Igeriketa Txapelketako kartel ofiziala

    XXXIX. Gabonetako Nazioarteko Igeriketa Txapelketako kartel ofiziala

Asteazken honetan, abenduak 29an,  XXXIX. Gabonetako Nazioarteko Igeriketa Txapelketa jokatuko da Ordiziako Majori Kiroldegian. Aurten ere, LEN egutegian sartzen den txapelketa honek (Ligue Européene de Natation) igerilari onenak ekarriko ditu Goierrira.

300 igerilari inguruk hartuko dute parte lehiaketan. Aurten, estatuko igerilarien maila azken urteetako altuenekoa izango da, Espainiako zazpi txapeldun izango baitira bertan, eta nazioarteko parte-hartzaile gutxiago izango dira, osasun-egoeragatik.

Parte hartuko dute lehiaketan, besteak beste, Jessica Vall, Simona Kubova txekiarra, Francesca Fangio eta Anna Pirovano italiarrak, Lidon Muñoz, Hugo Gonzalez de Oliveira eta Mateo Milli.

50 eta 100 metroko probetan lau modalitatetan lehiatuko dira parte-hartzaileak, zehazki, tximeleta, bizkar, bular eta estilo librean. Horrez gain, lau estiloak uztartuko dituzte 100 eta 200 metroko probetan. Atal bakoitzean gizonezkoak eta emakumezkoak lehiatuko dira.

Igeriketa egokituak ere bere lekua izango du aurtengo Gabonetako txapelketan. Atal honetan parte hartuko dutenen artean daude Nahia Zudaire eta Iñigo Llopis daude, Paralinpiar Jokoetan lehiatu berriak.

Euskal Herriko igeriketa txapelketa garrantzitsuena

Euskal Herriko igeriketa txapelketarik garrantzitsuena da Gabonetako Nazioarteko Txapelketa, eta Espainiar estatuko garrantzitsuenetakoa. 1983tik jokatzen da, eta dagoeneko 5.000 igerilaritik gora izan dira bertan parte hartu dutenak, horietako asko olinpikoak izatera ere iritsi direnak.

Kirolari askorentzat hitzordu hau urteko garrantzitsuenetakoa da, eta aurten 300 igerilari inguruk hartuko dute parte.

Cartel oficial

Cartel oficial