Itxi

Beste kirolak

Igandeak 2, 12:00etan

Emakumezkoen Bizkaiko IV. Pala Torneoa, zuzenean, EITBn

EITB Media

Aurtengo txapelketa urtarrilaren 2tik 30era jokatuko da Bilboko Bizkaia frontoian.

  • Emakumezkoen Bizkaiko IV. Pala Txapelketa

    Emakumezkoen Bizkaiko IV. Pala Txapelketa

Emakumezkoen Bizkaiko IV. Pala Txapelketa igande honetan hasiko da, hilaren 2an, goizeko 12:00etan eta ekitaldia zuzenean izango da ikusgai ETB1en eta eitb.eus-en.

Guztira lau jardunaldi izango ditu lehiaketak eta guztiak Bilboko Bizkaia frontoian jokatuko dira.

Biharko lehen ekitaldian bi neurketa jokatuko dira; Uxue Agirresarobe-Ariane Arrieta bikotea Nagore Martin eta Maider Huiziren aurka arituko da eta Amaia Irazustabarrena-Leire Etxaniz bikotea Leire GaldosItsaso Erasunen kontra.

2. jardunaldia (urtarrilak 9)

Amaia Irazustabarrena - Leire Etxaniz vs Uxue Agirresarobe - Ariane Arrieta

Leire Galdos - Itsaso Erasun vs Nagore Martin - Maider Huizi

3. jardunaldia (urtarrilak 16)

Leire Galdos - Itsaso Erasun vs Uxue Agirresarobe - Ariane Arrieta 

Amaia Irazustabarrena - Leire Etxaniz vs Nagore Martin - Maider Huizi

Finalerdiak hiilaren 23an jokatuko dira eta final handia 30ean eta txapelketa ETB1en eta eitb.eus-en eskainiko da.