Beste kirolak
Juan Muguerza Krosa
Kimeli eta Jebitok kenyarrak, irabazle Elgoibarren
EITB Media
Nahiz eta faborito nagusienak izan ez, bai gizonen eta bai emakumeen lasterketetan bi kenyarrak izan dira indartsuenak.
Elgoibarko Nazioarteko Juan Mugerza Krosako LXXVIII. edizioa jokatu da gaur eta Keniako Kipkorir Kimeli eta Jebitok izan dira indartsuenak.
Euripean eta lokatzaz beteriko ibilbidean jokatu dira egunean izan diren lasterketa guztiak.
Emakumezkoena izan da aurrena jokatzen eta bertan E. Jebitokek (Kenia) izan da onena, erasoa jo du kilometro batzuren faltan eta bakarrik helmugaratu da 26:06 denbora eginda; bigarren postuan B. Chebet (Kenia) heldu da eta hirugarren lekua P. Chesang (Uganda) atletarentzat izan da.
Gizonezkoetan azken metroetan erabaki da garailea. Azken kilometroetan elkarrekin izan dira N. Kipkorir Kimeli (Kenia) eta A. Yihume (Etiopia) eta amaiera ikusgarrian irabazi du keniatarrak; R. Kibet (Uganda) hirugarren izan da.
SAILKAPENAK
Gizonak
1.- Nicholas Kimeli (Kenia) 33:48.
2.- Adissu Yihune (Etiopia) 4 segundora
3.- Rogers Kibet (Uganda) 6 segundora.
4.- Adel Mechal (Espainia) minutu batera
Emakumeak
1.- Edinah Jebitok (Kenia) 26:02
2.- Beatrice Chebet (Kenia) 20 segundora
3.- Prisca Chesang (Uganda) 30 segundora