Itxi

Beste kirolak

Apirilaren 29 - Maiatzak 1

Donostian jokatuko da 2022ko eskubaloiko Erreginaren Kopa

AGENCIAS | EITB MEDIA

Super Amara Bera Bera, etxeko talde gisa, dagoeneko sailkatuta dago, Elx egungo txapeldunarekin batera. Parte hartuko duten gainerako taldeak urtarrilaren 26an eta 29an jokatuko diren kanporaketetatik aterako dira.

  • 2022ko Eskubaloiko Erreginaren Kopako garaikurra.

    2022ko Eskubaloiko Erreginaren Kopako garaikurra.

Donostiak hartuko du eskubaloiko Erreginaren Koparen 43. ekitaldia, apirilaren 29tik maiatzaren 1era bitartean. Neurketak Illunben (Donostia Arena) jokatuko dira.

Gipuzkoako hiriburuak 1996an hartu zuen azkenekoz Kopako azken fasea. Iaz, covid-19aren pandemiak ezarritako murrizketen ondorioz, azken fasea publikoarekin ospatzerik izan ez zuenez, Bera Berak nahiago izan zuen antolaketa Rocasaren esku utzi.

Antolatzaileek dagoeneko martxan jarri dute abonamenduak erosteko webgunea. Horrela, hiru eguneko abonamenduek 35 euro balioko dute helduentzat, eta gazteentzakoek (6-14 urte bitarteko ikusleak), berriz, 19 euro. Talde bakoitzaren jarraitzaileek bere sektore zehatza izango dute mugatuta, baita publiko orokorrak ere. Sarrerak otsailaren 28a baino lehen erosiz gero, prezioek % 10eko beherapena izango dute. Azkenik, pistako abonamenduak 49 euroko prezioa izango dute.

Kirol arloari dagokionez, dagoeneko badira sailkatuta dauden bi talde: batetik, SUPER AMARA Bera Bera, antolatzaile gisa; bestetik, joan zen denboraldian garaikurra bereganatu zuen Elx taldea. Txapelketan parte hartuko diren gainerako sei taldeak ezagutzeko urtarrilaren 26an (joaneko partida) eta 29an (itzulikoa) jokatuko diren kanporaketei (joanekoa eta itzulikoa) itxaron beharko zaie. Tartean, Zuazo Barakaldo dago, Malaga gainditu beharko duena Donostian egon nahi badu.

Erreginaren Kopako azken fasearen aurreko kanporaketak:

Zubileta Evolution Zuazo Barakaldo - Malaga

Grafometal La Rioja - Rocasa Kanaria Handia

Handbol Sant Quirze - BMC Liberbank Gijon

BM. Bolaños - Atletico Guardes

BM Porriño - Aula Valladolid

Morvedre - Granollers

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena