Itxi

Beste kirolak

Ezker oina

Alex Txikonek hatz lodiaren zati bat galdu dezake

Redacción

Martxoaren 22an Gasherbrum I igotzeari uko egin zion Txikonek. 6.900 metrotan zela "azukrea bezalako elurra" arropan zehar sartu zitzaiola nabaritu zuen eta izoztutako ura "oinetara heldu" zen.

  • Alex Txikon. Argazkia: EFE

    Alex Txikon. Argazkia: EFE

Alex Txikon mendizaleak bigarren eta hirugarren mailako izozketa dauka oinetan eta hatz lodiaren zati bat galdu dezake. Hala ere, ez du mendian jarraitzeko zailtasunik izango.

Martxoaren 22an Gasherbrum I igotzeari uko egin zion Txikonek eguraldi kaskarraren ondorioz. Orain Zaragozako MAZ mutuan dago. 6.900 metrotan zela "zorte txarra" izan zuela aitortu du Txikonek. "Azukrea bezalako elurra" arropan zehar sartu zitzaiola nabaritu zuen eta izoztutako ura "oinetara heldu" zen.