Itxi

Beste kirolak

TENISA

Nadalek Medvedev izango du aurkari Australian jokatuko duen seigarren finalean

AGEN¡TZIAK| EITB MEDIA

Tenislari balearra 21. txapelketa handia eskuratzeko lehiatuko da, eta hala, 20 'grand slam' dituzten Roger Federer eta Novak Djokovic gaindituko lituzke.

  • Rafa Nadal.

    Rafa Nadal. Argazkia: EFE

Rafa Nadalek (6) Matteo Berrettini italiarra (7) garaitu du Australiako Irekiko lehendabiziko finalerdian, 6-3, 6-2, 3-6 eta 6-3ko emaitzarekin. Hala, seigarren aldiz izango da txapelketa handi horretako finalean, eta bere bigarren tituluaren bila jardungo du, 2009an lortutakoaren ondoren.

Nadalek ia hiru ordu behar izan ditu erromatarra kanporatzeko. Lehendabiziko bi setetan nagusi izan da, baina hirugarrenaren azken txanpan Berrettinik break bat lortu du, laugarren seta jokatzea eragin duena. Dena den, Nadal gai izan da aurkariaren suspertzeari aurre egin eta hura gainditzeko.

Horrenbestez, tenislari balearra 21. txapelketa handia eskuratzeko lehiatuko da, berarekin batera 20 grand slam dituzten Roger Federer eta Novak Djokovic atzean uzteko xedearekin, baina horretarako Daniil Medvedev errusiarrari irabazi beharko dio, hark Stefanos Tsitsipas greziarra (4) 7-6 (5), 4-6, 6-4 eta 4-6 1 hartu baitu mendean bigarren finalerdian.

Nadalek bere seigarren finala jokatuko du Melbournen, bere bigarren tituluaren bila, 2009an lortutakoaren ondoren.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena