Itxi

Beste kirolak

BEIJING 2022

Imanol Rojok bere olinpiar emaitza onena sinatu du banakako proba batean

EITB Media

Iraupeneko eskiatzaileak 21. postuan amaitu du. Manex Salsamendi Silvak, aldiz, ezin izan du lasterketa amaitu Alexander Bolshunov errusiarrak irabazi duen proba.

0:16
 Imanol Rojo: ''Gustura nago, ondo joan naiz''

Alexander Bolshuno errusiarrak lortu du garaipena Pekineko Neguko Olinpiar Jokoetako eskiatloiko 30 kilometrotako proban.

Imanol Rojo gipuzkoarrak 21. postuan amaitu du lasterketa, estatu mailan proba honetan inoiz lortu den emaitzarik onena da. Ibilbidearen erdialdean 26. tokian igaro eta eskura izan du hogei onenen artean bukatzea, baina azken esprintean Andorrako Ireneu Estevek gainditu eta TOP20tik at geratu egin da. 1:21:09ko denbora egin du Rojok, 4:59-ra.

Tolosarrak beste bi probetan hartuko du parte, 15 kilometro klasikoetan eta 50 kilometroetan

Bestalde, Manex Salsamendi Silvak, Brasilekin lehiatzen den euskaldunak, ezin izan du proba bukatu.

Halere, beste bi aukera ere izango ditu oraindik, ostiralean 15 kilometro klasikoak eta hilaren 19an 50 kilometroak.

SAILKAPENA

1. Alexander Bolshunov, 1:16:09.8. URREA

2. Denis Spitsov, 1:11.0-ra. ZILARRA

3. Iivo Niskanenm2:00.2-ra. BRONTZEA

21. Imanol Rojo, 4:59.4-ra.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena