Itxi

Beste kirolak

BEIJING 2022

Etxezarreta; "Emaitza honekin baikor begiratzen diot etorkizunari"

EITB Media

Asteartean super erraldoiko proban hartuko du parte.

  • Adur Etxezarreta

    Adur Etxezarreta. Argarzkia: EFE

Adur Etxezarreta eskiatzaileak oso emaitza ona lortu du gaur Pekineko Neguko Olinpiar Jokoetako jaitsiera proban.

Etxezarretak lortutako postua Espainiako ordezkari batek modalitate horretan inoiz lortu duen posturik onena izan da; beraz, izugarrizko balentria egin du euskal eskiatzaileak.

"Pistak pare bat leku erabakigarriak ditu eta ez du tregoarik ematen ibilbide osoan. Ez dut hutsik egin eta emaitza honekin baikor begiratzen diot etorkizunari", aierazi du nafarrak.

Orain super erraldoiko probara begira dago. Asteartean (Euskal Herrian 04:00ak direnean) hartuko du parte, "super erraldoiko probara ez naiz jaitsierakora bezain ondo heltzen, eta baliteke zailago izatea niretzako. Halere, lehiakorra atea espero dut eta ahalik eta ondoen egitea da nire erronka".

Adur Etxezarreta

Adur Etxezarreta

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena