Itxi

Beste kirolak

Davis Kopa (Final-laurdenak)

Espainiak abantaila hartu du Austriaren aurkako kanporaketan

Erredakzioa

Almagrok 6-2, 6-2 eta 6-4 irabazi dio Melzerri eta Ferrerrek 6-1, 6-3 eta 6-1 garaitu du Haider-Maurer. Talde espainiarra finalerdietatik gertu da.

  • Nicolas Almagro tenislari espainiarra. Argazkia: EFE

Espainia 2-0 aurreratu da Austriaren aurka Oropesa del Marren jokatzen ari den Davis Kopako final-laurdenetako kanporaketan eta finalerdietarako sailkapena gertu dute espainiarrek.

Nicolas Almagrok 6-2, 6-2 eta 6-4 irabazi dio Jurgen Melzer Austriako bat zenbakiari. Ferrerrek ere erraz garaitu du Andreas Haider-Maurer Austriako bi zenbakia. David Ferrerrek 6-1, 6-3 eta 6-1eko emaitzarekin lortu du garaipena.