Itxi

Beste kirolak

Eskubaloia

Bera Berak Anne Erauskin fitxatu du

EITB Media

Eskuin hegaleko jokalaria Zuazo taldetik iritsi da Super Amara Bera Berara Adriana Cardosok utzitako hutsunea betetzeko.

  • Anne Erauskin

    Anne Erauskin, Zuazorekin, Bera Beraren aurkako partida baten. Argazkia: EITB Media

Super Amara Bera Berak Anne Erauskin fitxatu du 2022-2023 denboraldirako, klubak asteazken honetan jakinarazi duenez. Eskuin hegaleko jokalaria Zubileta Evolution BM Zuazo taldetik iritsi da Bera Berara.

Adriana Cardosok taldea utzi ostean Bera Berak ez zuen fitxaketarik egin. Datorren denboraldirako, ordea, eskuin hegaleko jokalari bat beharrezkoa zutela erabaki zuten, eta Erauskinen fitxaketa itxi dute.

Ermuako (Bizkaia) 24 urteko jokalariak Zilarrezko Mailako Errotabarri Ermuan denboraldi batzuk eman zituen, horietako batzuk Imanol Alvarez entrenatzailearen aginduetara. Alvarezekin junior mailako Espainiako selekzioan ere egon zen, besteak beste, 2018ko Hungariako Munduko Txapelketan. 2018-2019 denboraldian fitxatu zuen Zubileta Evolution BM Zuazok. Bizkaiko taldean jokalari garrantzitsua izan da, eta denboraldi honetan 73 gol sartu ditu ligan.