Beste kirolak
Larunbatean
Karrantzak bere 9. mendi ibilaldia burutuko du 2012ko maiatzaren 19an
Erredakzioa
Topaketa Euskal Mendi Federazioko klasikoa da eta Karrantza Harana Mendi taldeak antolatzen du Itelazpirekin eta Karrantzako Udalarekin elkarlanean.
-
mendimartxak
Karrantzako Haranak berriro ere antolatuko du tradizionala den 9. Karrantza Harana ibilaldia hurrengo maiatzaren 19an. Ekitaldia Euskal Mendi Federazioko ibilbide luzeko zirkuituen barne dago, eta Karrantza Harana taldeak antolatu du Eusko Jaurlaritzaren Itelazpi sozietate publikoaren babesarekin (www.itelazpi.com).
Mendizaletasuna eta Bizkaiko gune naturalak sustatzeko helburuarekin, elkarteak hiru ibilbide alternatibo proposatuko dizkie parte-hartzaileei: bata 41 kilometrokoa, beste bat 23 kilometrokoa eta hirugarrena 12 kilometrokoa, hainbat mendizalek parte har dezaten.
Ibilbide luzea 41 kilometroko bide zirkularra izango da eta aldapan gora 2.120 metro egin beharko dira. Bide laburra, 23 kilometrokoa, askoz errazagoa da mendian ibiltzera ohituta ez daudenentzat, edo normalean ibilbideak egiten ez dituztenentzat. 1.090 metro egin beharko dituzte aldapan gora. Azkenik, bide txikiari dagokionez, 12 kilometroko paseoak ez du inolako zailtasunik izango, eta erabilgarria izango da pertsona guztientzat. Abiapuntua eta helmuga El Suceso izango da hauek guztientzat.
Ibilaldiak erreferentzia-denborak izango ditu eta ibilbide guztiak era egokian markatuko dituzte. Azkenik, ekitaldia amaitzean oroigarriak banatuko dituzte azkenengo horniduraz gozatzen duten bitartean.
Irteera ordutegia kontsultatzeko, informazioa gehiago izateko edota izena emateko sartu Karrantzamendi.blogspot.com web orrian edo bisita ezazu www.zirkuitua.com. Itelazpiri dagokionez, web atala prestatuko du www.itelazpi.net-en ibilbidearen informazio osoa aurkitu ahal izateko.