Itxi

Beste kirolak

Munich 2022

Manu Quijera, Europako Txapelketako xabalina jaurtiketako finaletik at

EITB Media

Hamalaugarren postuan amaitu du xabalina jaurtiketako sailkatze proba, eta ez da finalera sailkatu.

  • Manu Quijera

    Manu Quijera, artxiboko irudia. Argazkia: EFE

Manu Quijera ez da Europako Txapelketako xabalina jaurtiketako finalera sailkatu ostiral honetan (abuztuak 19). Nafarroakoak ez du aurrera egin Municheko Estadio Olinpikoan egin den sailkatze fasean.

Quijera lehen multzoan lehiatu da, eta seigarren izan da, 76,67 metroko jaurtiketarekin. Ondoren, ordea, bigarren multzoko zortzi jaurtitzailek gainditu dute euskal kirolariaren marka, eta finalera hamabi sailkatzen direnez, Manu Quijera finalean egoteko aukerarik gabe geratu da.

Azkenean, Iruñeko jaurtitzailea hamalaugarren izan da, eta postu horrekin itxi du bere parte hartzea.