Itxi

Beste kirolak

Roland Garros

Roger Federerrek Connorsen garaipen kopurua berdindu du

Erredakzioa

Suitzako tenislariak Tobias Kamke alemaniarra mendean hartu du Roland Garroseko aurreneko neurketan, eta estatubatuarrak Grand Slameko txapelketetan lortutako garaipen kopurua (233) berdindu du.

  • Roger Federer Suitzako tenislaria. Argazkia: EFE

    Roger Federer Suitzako tenislaria. Argazkia: EFE

Roger Federer Suitzako tenislariak Tobias Kamke alemaniarra mendean hartu du Roland Garroseko aurreneko neurketan eta Jimmy Connors estatubatuarraren 233 garaipenak berdindu ditu Gran Slametan.

Basileako jokalaria bere 50. Grand Slama jokatzen ari da Parisen. 233 garaipen eta 35 porrot izan ditu bere ibilbidean eta Adrian Ungur errumaniarraren aurrean marka berria ezartzea espero du.

Gainera, 30 urterekin 'handi' bat irabazten duen aurreneko tenislaria izan nahi du Suitzako jokalariak, 2003an Andre Agassik egin zuenetik. Agassik Australiako Irekia irabazi zuen 32 urte eta 272 egunekin.