Beste kirolak
Roland Garros
David Ferrerrek aise gainditu du Benoit Paire
Erredakzioa
Javeako tenislariak 6-3, 6-3 eta 6-2 gainditu du Benoit Paire frantziarra, eta hirugarren kanporaketa Youznhyren edo Haaseren aurka jokatuko du.
-
David Ferrer. Argazkia: EFE
David Ferrerrek Roland Garrosen 23. garaipena eskuratu du, eta aurten soilik lau norgehiagoka galdu ditu lurrezko pistan. Parisen bi garaipen lortu ditu eta ez du setik galdu.
Javeako tenislariaren aurkaria Robin Haase holandarren eta Mijail Youznhy errusiarraren arteko partidako garailea izango da.