Itxi

Beste kirolak

EUROPA LIGA

Bidasoak Norvegiara bidaiatuko du Artalekun lortutako errenta lagun duela

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Jacobo Cuetararen mutilek hiru goleko abantailarekin egingo diote aurre Kolstad taldearen aurkako itzulikoari. Norgehiagoka eitb.eus-en ikusi ahalko da (18:45).

  • Bidasoako jokalariak joaneko partidako garaipena ospatzen.

    Bidasoako jokalariak joaneko partidako garaipena ospatzen. Argazkia: EITB Media

Bidasoa-Irunek aukera guztiak baliatuko ditu faboritoa den Kolstad taldeari aurre egiteko, Europa Ligako ligaxkara sailkapena ematen duen aurrekanporaketako bueltako neurketan. Irundarrek 3 goleko abantaila (30-27) lortu zuten etxean jokatutako partidan, eta horri eusten ahaleginduko dira.

Artelekun antzeman zenez, Cuetararen jokalariek ez dute lan erraza izango; izan ere, Kolstadek baliabide ugari ditu lerro guztietan. Oso indartsua da erasoan eta Norvegiako selekzio erdiak jokatzen du bertan.

Dena den, bidasoatarrek, Trondheimeko taldearen beharrak alde batera utzita, Kolstadi aurre egiteko argumentu sendoak dituzte. Nahiz eta ligako azken partidan, Bartzelonaren aurkako norgehiagoka, ezin den erreferentziatzat hartu (39-28). Izan ere, kanporaketa Europako hain hurbil izateak, gipuzkoarrak gehiegi lasaitzea ekarri baitzuen.

Victor Rodriguezek eta Dariel Garciak lesionatuta jarraitzen dute. Hala ere, Bidasoak jokalari gazteen aldeko apustu argia egiten dute, eta horren erakusgarri da lehen taldean dauden sei jokalari juniorrak.

Euskal taldearen jokalari garrantzitsuenak Kolstad Arenako pistan egongo dira. Jon Azkue erdiko atzelariak (hamar gol joanekoan) une ezin hobean helduko dio kanporaketari, Rodrigo Salinas, Ander Ugarte edo Julen Aginagalde bezalako pieza garrantzitsuekin batera.

Kanporaketa gainditzen duen taldeak Europa mailako bigarren txapelketa garrantzitsueneko multzoen faserako txartela lortuko du. Galtzen duenak, berriz, denboraldi osoan etxeko txapelketan soilik aritu beharko du.

Partida zuzenean ikusi ahalko da, eitb.eus-en 18:45etik aurrera.