Itxi

Beste kirolak

ESKUBALOIA

Erronka gogorra Bidasoarentzat Europako Ligako multzoen faseko atarikoan

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Irundarrek Norvegiako Kolstad taldearen aurka jokatuko dute astearte honetan. Partida 20:45ean hasiko da eta zuzenean ikusi ahal izango da ETB4n eta eitb.eus-en.

  • Adrián Fernández, Bidasoako jokalaria, aurreko denboraldiko partida batean

    Adrián Fernández, Bidasoako jokalaria, aurreko denboraldiko partida batean. Argazkia: EFE

Bidasoa Irunek Europako Ligako multzoen faseko atarikoari dagokion joaneko partida jokatuko du astearte honetan, Norvegiako Kolstad Handball talde faboritoaren aurka, aurrez aurre izan zezakeen aurkaririk zitalena.

Kolstad talde guztiek saihestu nahi zuten arerioa da; izan ere, Europako dominatzaile berrietako bat da, eta parte hartzen duen txapelketa oro irabazteko hautagaietako bat izango da. Gainera, kanporaketako bigarren neurketa Norvegian jokatuko da, eta horrek are zailago jarriko dizkie gauzak gipuzkoarrei.

Dena den, Jacobo Cuetararen jokalarien asmoa bigarren partida horretara kanporaketa bizirik eramatea da. Cuetara bera sinetsita dago bere taldeak lanak emango dizkiela norvegiarrei, eta ligako bolada ona luzatzen saiatuko dira, elkarren segidako hiru garaipen lotu baitituzte.

Entrenatzaile asturiarrak lesionatutako bi jokalari berreskuratu zituen iragan ostiralean Valladoliden aurka: batetik, Mediterraneoko Jokoetan Espainiarekin urrezko domina lortutako Asier Nieto eta, bestetik, Julen Aginagalde beteranoa.

Christian Bergek, Kolstadeko teknikari eta Norvegiako hautatzaile ohiak, ondo gogoratuko du Bidasoa; izan ere, jokalaria zela irundarren aurka jardun zuen Europako kanporaketa batean, kanpotarren alde atera zena.

Partida 20:45ean hasiko da eta zuzenean ikusi ahal izango da ETB4n eta eitb.eus-en.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena