Itxi

Beste kirolak

ZOZKETA

Trops Malaga eta Puerto Sagunto, Bidasoaren eta Anaitasunaren aurkariak Errege Kopan

A. A. | EITB MEDIA

Bigarren kanporaketari dagozkion neurketak partida bakarrera izango dira azaroaren 9an.

  • 2022-23ko Errege Kopa: 2. kanporaketako partidak. Argazkia: Espainiako Eskubaloi Federazioa

    2022-23ko Errege Kopa: 2. kanporaketako partidak. Argazkia: Espainiako Eskubaloi Federazioa

XLVIII. Errege Kopari dagozkion bigarren kanporaketako norgehiagokak zozkatu dira ostegun honetan, eta Bidasoa Irunek eta Helvetia Anaitasunak euren aurkariak nor izango diren jakin dute.

Hala, gipuzkoarrei Trops Malaga Andaluziako taldea egokitu zaie aurkari gisa; nafarrek, berriz, Valentziako Puerto Sagunto izango dute aurrez aurre.

Aipatu kanporaketa biak partida bakarrera izango dira, eta azaroaren 9an jokatuko dira, maila apalenaren taldearen etxean (araudiak hala dio). Beraz, euskal ordezkariei bidaiatzea egokituko zaie. Izan ere, bien aurkariak Zilarrezko Ohorezko Mailan lehiatzen dira, B multzoan. Bata zein bestea sailkapeneko gorengo postuetan daude kokatuta. Izan ere, hiru partida jokatu ostean, Puerto Sagunto da liderra 5 punturekin, eta Malaga hirugarren tokian dago, 4rekin.

KANPORAKETA GUZTIAK:

Fertiberia Puerto Sagunto vs Helvetia Anaitasuna

Barça Atlètic vs Logroño La Rioja

Viveros Herol Nava vs Fraikin Granollers

Cisne Colegio Los Sauces vs Ángel Ximénez Puente Genil

Unión Financiera vs Frigoríficos del Morrazo Cangas

Alarcos Ciudad Real vs Recoletas Atlético Valladolid

Trops Málaga vs Bidasoa Irun

Trasmapi UD Ibiza Eivissa vs Bathco Torrelavega

Cívitas Guadalajara vs TM Benidorm

Balonmano Alcobendas vs Bada Huesca

Los Dómenes Antequera vs Rebi Cuenca

Valinox Novás vs ABANCA Ademar León