Beste kirolak
Roland Garros
Federerrek Goffin gaztea gainditzeko asko sufritu du
Erredakzioa
Suitzako tenislariak nahi baino gehiago sufritu du David Goffin gainditzeko (5-7, 7-5, 6-2 eta 6-4). Final-laurdenetan, Berdych-Del Potro neurketako garailea izango da Federerren aurkaria.
-
Federer. Argazkia: EFE
Roger Federer suitzarrak 5-7, 7-5, 6-2 eta 6-4 gainditu du David Goffin belgikarra. Munduko hirugarren sailkatuak asko sufritu du munduko 109.a kanporatzeko, 2 ordu eta 54 minutuko partida luzean.
Final-laurdenetan, Del Potro-Berdych norgehiagokako garailea izango da Roger Federerren aurkaria.