Itxi

Beste kirolak

Krisi ekonomikoa

Bilbo tenis Mastersik gabe geratu da

Erredakzioa

Iaz lau edizio bete zituen lehiaketak, Casillatik Bizkaia Arenara jauzia egin zuen eta jokalarien zerrenda ere goi mailara heldu zen.

01:03
Bilboko Mastersa ez da aurten jokatuko
Ferrero, Feliciano Lopez, Robredo, Gilles Simon eta beste batzuk aurten ez dira Bilbora etorriko bertako Mastersa bertan behera geratu delako krisi ekonomikoa dela-eta, ETBk jakitera eman duenez. Aurten beraz, tenis zaleek ezin izango dute kirol horretaz zuzen-zuzenean gozatu.

Iaz lau edizio bete zituen lehiaketak, Casillatik Bizkaia Arenara jauzia egin zuen eta jokalarien zerrenda ere goi mailara heldu zen.

Hala ere, antolatzaileen esanetan tenisak eta halako txapelketa batek bereziki lekua du Bilboko ekitaldietan.