Itxi

Beste kirolak

2023KO EDIZIOA

Zegama-Aizkorriren 22. edizioa 2023ko maiatzaren 14an lehiatuko da

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Mendi maratoian izen emateko epea urtarrilaren 16an irekiko da eta dortsalen zozketa otsailaren 24an izango da.

  • Zegama-Aizkorri

    Zegama-Aizkorri 2022. Argazkia: EITB Media

Zegama-Aizkorri mendi maratoiaren 22. edizioa 2023ko maiatzaren 14an izango da. Lasterketak 42,195 kilometro eta 5.572 metroko desnibela izango ditu guztira, Aratz mendigunetik eta Aizkorri mendilerrotik igaroz, antolatzaileek jakinarazi dutenez.

Ibilbideak Euskal Autonomia Erkidegoko gailurrik altuenetariko lau hartzen ditu: Aratz, Aizkorri, Aitxuri eta Andraitz. Datorren urteko dortsalak lortzeko aurre inskripzioak urtarrilaren 16an irekiko dira, 12:00etan, Rockthesport.com plataformaren bidez.

Parte hartu nahi duen orok hamar egun izango ditu izena emateko eta maratoiko dortsal bat lortzeko. Bestalde, urtarrilaren 30ean Kilometro Bertikalerako eta Juniorrerako izena emateko epea irekiko da. Dortsalen zozketa otsailaren 24an egingo da.