Itxi

Beste kirolak

Eskubaloia

Gurutz Aginagaldek Bidasoa Irungo presidente izaten jarraituko du

I. G. | EITB Media

Zuzendaritza batzordean Gorka Wambak bakarrik errepikatuko du. Zerrenda Josemi Zamorak, Javier Núñezek, June Aranburuk, Iñigo Mangasek eta Angela Rodriguezek osatzen dute.

1:23
Gurutz Aginagalde

Gurutz Aginagalde Akizu buru duen hautagaitza aukeratu dute Artalekun larunbat honetan egindako Ezohiko Batzarrean datozen lau urteetan Bidasoa Kirol Klubeko presidente izateko.

Beste hautagairik aurkeztu ez denez, Aginagalderen zerrenda hautatua izan da, eta Bidasoako atezain ohiak bigarren agintaldia hasiko du Bidasoa Kirol Klubaren buruan.

Irundarra 2018ko azaroan aukeratu zuten lehen aldiz Bidasoa Irun taldeko presidente, artean Logroño eskubaloiko jokalaria zela, batzarreko kideek osatutako beste hautagaitza bati irabaziz.

Zuzendaritza batzordean Gorka Wambak bakarrik errepikatuko du. Zerrenda Josemi Zamorak, Javier Núñezek, June Aranburuk, Iñigo Mangasek eta Angela Rodriguezek osatzen dute.